XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA SEBASTIAN MENDIBURU

OYARZUN'go uri leñargiak atzegin aundiarekiñ azaltzen du bere seme argidotarrenetakua bezela, Aita Sebastian Mendiburu ospetsua.

Jaungoikozkuak eta euskalzaliak dira oyarzuarrak; eta Aita Mendiburu, jesuita jakintsuaren bi naitasun sutsuak, Jaungoikua eta euskera ziran.

Jaungoikoaren ganako naitasun pizkorrak eraman zuben Jesus'en lagundira; euskel zaletasunak zuzendu zuben bere gogua euskal izkera apañan azaltzeko idazti gain gañekoak.

Aita Kardaberaz eta Aita Mendiburu dira Gipuzkoa'ko urietan zabaldu zutenak Jesus'en Biyotzerako zaletasun, gogo ta naitasuna.

Ontarako lenbizikuak idatzi zitun Erakuzaldiak, bigarrenak berriz Otoigayak .

Garai artan, guchik idazten zuten euskeraz, Aita Mendiburu'k bezin garbi, apain ta egoki.

Gogoz irakurtzen dira gaurko egunian ere bere idazti jatorrak; eta maisu argi eta pizkortzak daukate euskal zaliak.

Bere sorterriyak diyon naitasuna ederki azaldu zun 1882 garren urteko, Uztaillaren amalabian.

Orduban jaitu zuben Aita Mendiburu'ren eunkida, eleiz festa, eta euskal jai gogoangarriakin.

Egun ayetan sortu zan emen Euskel itz jostaldien batzarra eta gogo aundiarekiñ juan ziran Oyarzun'ara aomen bat egitera euskaldun on eta jakintzuari.

¡Goitu zagun Aita Mendiburu'ren izen ospetzua!.

EUSKAL-ERRIA.